SZK ehs 15.7.2020 txiki

Nafarroako Gobernuak ez du esku-hartze sozialaren arloko hitzarmena finantzatu nahi

Esku-Hartze Soziala 2020/07/16

Ez dira garai onak arlo sozialerako: urte asko eta asko daramatzagu abandonatuak, pribatizazio eta murrizketak jasaten. Hala ere, azken lau urteotan, ahalegin handia egiten ari gara Nafarroako ekintza eta esku-hartze sozialaren sektorea putzu amaigabe horretatik ateratzeko.

Sindikatuok eta patronalak urtebete luzea daramagu gure sektorerako hitzarmena negoziatzen. Bien bitartean, Nafarroako Gobernuak, pribatizatutako zerbitzu sozialen jabe nagusia izanik, prozesuaren behatzaile gisa dihardu. 2017an, Txema Mauleónek, aurreko eta oraingo legegintzaldian Eskubide Sozialetako kontseilariaren kabineteko burua izan denak, konpromisoa hartu zuen patronalaren eta sindikatuen aurrean Nafarroako esku-hartze sozialeko lehen hitzarmen kolektibo sektoriala finantzatzeko.

Egiaren ordua iritsita, ordea, berriz ere atzera egin dute esanez ez dagoela dirurik gure sektoreko 2000 langileen lan-baldintzak duintzeko. Esan digutenez, 2020. urteko aurrekontuetan milioi erdi euro baino ez daude horretarako, EH Bilduk aurkeztutako zuzenketa bati esker, eta 2021erako, "ezin dira konprometitu".

Gure soldatek 10 urte baino gehiago daramate bizitzaren igoeraren (KPI) arabera eguneratu gabe, eta, horrenbestez, langile bakoitzak 15.000 euro baino gehiago galdu ditu epe horretan.

Nafarroako Gobernuak aukera historikoa du, orain, esku-hartze sozialaren sektorearen alde egiteko eta sektoreko lehen hitzarmen kolektiboa finantzatu zuen lehenengo gobernu gisa aurkezteko. Baina, aldi berean, akordioa zapuztu zuen Gobernua izateko aukera ere badu. Bere esku dago erabakitzea zer izan nahi duen: arazoaren parte edo konponbidearen parte.

Eskatzen ari garenari neurria hartzeko, begiratu bat eman diezaiegun gure egunerokotasunean eragina duten makrozifra batzuei. Datu horiek lagunduko digute gure eskakizunak eta Nafarroako Gobernuaren jarrera behar den testuinguruan kokatzen:
Nafarroako 2020rako Aurrekontu Orokorrak: 4.557 milioi euro.
Itzalpeko bidesariak (Done Jakue bideko autobia, Pirinioetako autobia, lehenengo fasea, eta Nafarroako Ubidea handitzea): 1.970,6 milioi euroko zorra dago ordaindu gabe, urtero 100 milioi, batez beste (Nafarroako 2020ko Aurrekontu Orokorren %2,3).
Esako urtegia: obra bukatu gabe dago, eta kostua, momentuz, 440 milioi eurokoa da.
Navarra Arena: 60 milioi euroko kostua izan du.
AHTa: bakar-bakarrik Castejón-Iruña tartea ordaintzeko (70 km), Nafarroak 675 milioi euro ordainduko ditu, hots: kilometro bakoitzak 9,65 milioi euroko kostua izanen du, batez beste.
Esku-hartze sozialaren arloko lehenengo hitzarmenaren finantzaketa: 10 milioi euro inguruko kostua du; hau da, Nafarroak 2020rako dituen Aurrekontu Orokorren % 0,21.

Dirurik ez dagoela esaten digute... Baina aurreko datuek erakusten dute, dirua, izan, badela. Beste kontu bat da zeintzuk diren Gobernuaren lehentasunak! Gobernu aurrerakoia eta ezkertiarra dela diote, baina hartu duten ibilbidearekin guztiz kontrakoa erakusten ari dira.

Nafarroako Gobernua jarrera penagarria hartzen ari da negoziazio honetan; gezurretan ari da, eta sektoreko langileak gutxiesten. Baina, horren aurrean, gu ez gara besoak gurutzatuta geratuko. Uste badute, honaino iritsita, orain etsi-etsian onartuko dugula hitzarmena finantzatzeko atea gure muturren aurrean ixtea, oso oker daude.

Bagenekien ez zigutela deus ere oparituko, ez patronalak, ez Gobernuak. Udazken beroa dator, sektoreko langileok behar den guztia egingo baitugu hitzarmen honetarako finantzaketa lortzeko. Kostako zaigu, baina borrokatuz gero, lortuko dugu.

El Gobierno de Navarra se niega a financiar el convenio de intervención social

Intervención social 2020/07/16

No corren buenos tiempos para el ámbito social: décadas de abandono, privatizaciones y recortes. Sin embargo, llevamos los últimos cuatro años intentando que el sector de acción e intervención social en Navarra pueda empezar a salir de este interminable pozo.

Sindicatos y patronal venimos negociando desde hace más de un año. Gobierno de Navarra, siendo el mayor dueño de los servicios sociales privatizados, está como observador del proceso. En 2017 Txema Mauleón (Jefe de Gabinete de la Consejera de Derechos Sociales en la anterior y actual legislatura) se comprometió ante patronal y sindicatos a financiar el primer convenio colectivo sectorial de intervención social de Navarra.

Llegada la hora de la verdad, sin embargo, nos vienen una vez más con la cantinela de que no hay dinero para dignificar las condiciones laborales de las 2000 trabajadoras del sector. Para 2020 solo existe, según nos dicen, medio millón de euros de una enmienda de EH Bildu, y para 2021, “no nos podemos comprometer”.

El hecho de que nuestros salarios lleven más de 10 años sin haber sido actualizados conforme a lo que ha subido la vida (IPC), nos ha hecho perder a cada trabajadora más de 15.000 euros en este tiempo.

El actual Gobierno de Navarra tiene ahora ante sí la oportunidad histórica de ser recordado como el que apostó por el sector de intervención social y financió su primer convenio colectivo sectorial. Por contra, tiene también la ocasión de convertirse en el Gobierno que frustró el acuerdo. En sus manos está ser parte del problema o de la solución.

Echemos un vistazo a algunos de los números que influyen en nuestro día a día aunque a veces cueste percibirlo. Éstos nos ayudarán a poner en contexto nuestra solicitud y la actitud del Gobierno de Navarra:
Presupuestos Generales de Navarra (PGN) para 2020: 4.557 millones de euros.
Peajes en la sombra (autovía del Camino y del Pirineo, primera fase y ampliación del Canal de Navarra): acumula una deuda de 1.970,6 millones de euros pendientes de pagar, a una media de 100 millones anuales (2,3% de los PGN 2020).
Pantano de Yesa: a falta de finalizar la obra, el coste asciende a 440 millones de euros.
Navarra Arena: el coste total ha sido de 60 millones de euros.
TAV: solo el tramo Castejón-Pamplona (70km) nos a todas las navarras y navarros 675 millones de euros. Eso supone que cada kilómetro tenga un coste medio de 9,65 millones de euros.
Financiación del primer convenio de intervención social: tiene un coste aproximado de 10 millones de euros; es decir, el 0,21% de los PGN para 2020.

Nos dicen que no hay dinero... Pero los datos anteriores no demuestran que dinero… haberlo haylo. ¿Cuáles son las prioridades de este Gobierno? Dicen ser un Gobierno progresista y de izquierdas, pero con la trayectoria que están llevando nos están demostrando todo lo contrario.

El Gobierno de Navarra está adoptando una actitud nefasta para con esta negociación; está mintiendo y ninguneando a las plantillas del sector. Pero nosotras no nos vamos a quedar de brazos cruzados. Si de verdad creen que hemos recorrido todo este camino para aceptar resignadamente su negativa a financiar el convenio, están muy equivocados.

Sabíamos que nadie nos iba a regalar nada, ni patronal ni Gobierno. Se avecina un otoño caliente porque las trabajadoras del sector vamos a hacer todo lo que sea necesario para que se financie este convenio. Nuestro esfuerzo nos costará, pero si luchamos, lo conseguiremos.