SZK zaintza 10.7.2020 txiki

Ratioen dekretua aldatzea: konbentzimenduz ala tramite hutsa?

PAGNA- Soziokomunitario 2020/07/14

descargas de archivos.orig LABen ekarpenak ratioen dekretuari PDF 2016ko otsailean, "Zaintza zaindu, langile gehiago, zerbitzu hobea" izeneko kanpaina egin zuen sindikatuak, eta 11.258 sinadura bildu zituen Nafarroan, 209/1991 Foru Dekretua aldatzeko eskatzeko; dekretu horrek, besteak beste, Nafarroako gizarte zerbitzuetako ratioak arautzen ditu.

Bere garaian agindutakoaren aurka, Gobernuak ez du prozesu parte-hartzaile bat bultzatu, gizarte-eragileok ekarpenak baldintza egokietan egin ditzagun. Zirriborroa bidali ziguten eta, astebeteko tartearekin, maiatzaren 28rako bilera deitu zuten, ekarpenak egiteko inolako aukerarik gabe.

LAB sindikatuan urteak daramatzagu ikusten eta salatzen gizarte zerbitzuetan behar adina langile ez izateak plantillari osasun arazoak dakarzkiola. Horregatik, gure aldarrikapena izan da langileen osasuna okertzen ez duten ratioak zehaztea.

Ratioak zehazteko, erabiltzaile bakoitzeko harreman profesionala ezarri aurretik, baloratu beharko lirateke zentro eta lanpostu guztietako lan-arrisku orokorrak, psikosozialak, ergonomikoak eta biologikoak. Emaitza horiek izango lirateke sektorean dauden beharren diagnostiko erreala egiteko oinarria, eta premien diagnosi horrek izan beharko luke dekretuaren aldaketaren abiapuntua. Esan beharrik ez dago oraingo zirriborroan ratioek okerrera egin dutela, 1991n ezarritakoekin alderatuta.

Abagune egokia litzateke Nafarroako Egoitza Publikoen Sarea sortzeko, gure adinekoei arreta integrala emateko zerbitzu publikoa; hala, pribatizazioarekin bukatu eta sektorearen alde egin genezake, pandemiak eta azken hamarkadetako prekarietateak zigortuta dagoen sektorea.

Horrekin batera, salatu nahi dugu zirriborro honek ez dituela gizarte zerbitzu guztiak arautzen, kanpoan uzten baititu adingabearen babesaren eremua eta genero indarkeriaren biktima diren emakumeen arretaren eremu osoa, eta horiek, Gobernuaren arabera, beste dekretu batek arautuko ditu. Guk, ordea, bi esparru horiek dekretu berri honen bidez arautzea eskatu dugu, aldi baterako gutxienez.

Horiek guztiak kontuan hartuta, gure galdera da dekretuaren aldaketa hori zerbitzu sozialak hobetzeko egiazko asmoz egin den ala dekretua berritzeko tramite hutsa den, besterik gabe, egungoa zaharkituta dagoelako. Edonola den, bihoa gure kritika edukiari eta formari.

LAB sindikatuko kideok gure esku dagoen guztia egiten jarraituko dugu, Nafarroako gizarte zerbitzuak izaera publiko, integral, doako eta kalitatekoa izan dezaten, langileen eta erabiltzaileen eskubideak bermatzeko.

Modificación del decreto de ratios, ¿por convicción o puro tramite?

ANADP- Soziokomunitario 2020/07/14

descargas de archivos.orig PDF aportaciones LAB decreto ratios En febrero de 2016 el sindicato llevó a cabo la campaña “Zaintza zaindu, más personal, mejor servicio” en la cual recogió 11.258 firmas en Navarra para pedir la modificación del decreto foral 209/1991, regulador, entre otros, de los ratios en los servicios sociales de Navarra.

Vemos cómo contra lo prometido en su día, el Gobierno no ha habilitado un proceso realmente participativo, donde los agentes sociales hayamos podido hacer aportaciones en condiciones. Se nos envió el borrador y citó a una reunión el 28 de mayo de una semana a otra, sin posibilidad real de poder hacer aportaciones.

Desde el sindicato LAB llevamos años viendo y denunciando que la falta de personal suficiente en los servicios sociales acarrea una perdida de salud en las plantillas. Por ello, nuestra reivindicación ha sido que los ratios necesarios son los que no empeoren la salud de las trabajadoras.

Para ello, previo a establecer la relación profesional por usuario, deberían valorarse los riegos laborales generales, psicosociales, ergonómicos y biológicos de todos los centros y puestos de trabajo. Esos resultados serian un diagnostico irrefutable de las necesidades existentes en el sector. Y ese debería ser el punto de partida de la modificación del decreto. Ni que decir tiene que en el actual borrador se empeoran los ratios actuales en comparación con los establecidos en 1991.

Vemos cómo se debería también aprovechar la ocasión para crear la Red de Residencias Publicas de Navarra. Servicio público de atención integral a nuestras personas mayores. Terminando con la privatización y en beneficio en este sector tan castigado por la pandemia de la Covid-19 y por la precariedad en las ultimas décadas.

Queremos también denunciar que este borrador no regula todos los servicios sociales sino que deja fuera todo el ámbito de protección del menor y de atención a mujeres victimas de violencia de género, lo cual, según Gobierno, será regulado en otro decreto. Por nuestra parte, hemos solicitado que ambos ámbitos sean regulados por este nuevo decreto, al menos de manera transitoria.

Visto lo visto, desde el sindicato nos preguntamos si esta modificación del decreto responde a una verdadera convicción del Gobierno de mejora de los servicios sociales en Navarra o si responde a un puro tramite de renovar el decreto por estar puramente obsoleto. En ese sentido no podemos sino mostrarnos críticos con el fondo y las formas.

Desde LAB seguiremos haciendo todo lo que este en nuestra mano para que los servicios sociales en Navarra se den con unos parámetros de servicio publico, integral, gratuitos y de calidad que garanticen los derechos de las personas trabajadoras y usuarias.