SZK digno

LABek adinekoen egoitzetan baldintza duinak bermatzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari

Soziokomunitarioa 2020/06/29

LABek, azken asteotan egin dituen ekitaldien bidez, lan-baldintza duinak aldarrikatu ditu adinekoen egoitzetako langileentzat. Egoitza gehienak enpresa pribatuen esku daude, eta horiek irabazi ekonomikoak lehenesten dituzte langileen eta zerbitzuaren erabiltzaileen ongizatearen aurretik.

Nafarroako adinekoen egoitza askotan bizi den egoera larria agerian geratu da berriro, alarma-egoeran eta konfinamenduaren garairik gogorrenean. Aldi hori gainditutakoan, LAB sindikatua kalera atera da, langileen osasuna bermatzeko baldintza duinak eskatzeko.

Gure ustez, argi geratu da ia egoitza guztiak kudeatzen dituzten enpresentzat haien irabaziak langileen lan-baldintzen gainetik daudela. Horren erakusgarri da LABek Amavir Beteluren aurka jarri duen azken demanda, lau lankideri lanbide arteko gutxieneko soldataren azpitik ordaintzen ari zitzaielako, hau da, 903 euro gordin. Enpresaren onura langileen eta erabiltzaileen gainetik, berriz ere.

Pandemian garaian, langileok eskubiderik eta segurtasun-neurririk gabe lan egin behar izan dugu, birusaren eraginpean egon gara, eta, gainera, guk geuk jarri ditugu arriskuan adinekoak.

Nafarroako egoitzetan, 431 adineko hil dira hiru hilabetean Koronavirusaren ondorioz; datu horiek ateratzeko, batu dira testetan positibo eman zutenak eta birusarekin bateragarriak ziren sintomak zituztenak. Gure erkidegoan 71 egoitza daude gaur egun, baina horietatik bi bakarrik kudeatzen ditu zuzenean Nafarroako Gobernuak. Gure ustez, ez da kasualitatea bi egoitza publiko bakar horietan Koronavirusarekin lotutako heriotzarik gertatu ez izana.

Nafarroako adinekoak zaintzeko egungo sistema pribatua ez da kalitatezkoa, eta ez digu bermatzen gutxieneko lan-baldintza duinik horietan lan egiten dugunoi. Horregatik guztiagatik, eskatzen dugu zaintza-sistema publiko integrala eta adinekoen egoitza publikoen sarea, kalitatezko zerbitzua eta lan-baldintza duinak bermatuko dituena.

Sare hori lortzeko bidean aurrera egiteko, honako hau eskatzen dugu:

• Nafarroako egoitzen hitzarmen probintzial bat, sektore pribatizatuko langileen lan-baldintzak sektore publikoko baldintzekin parekatzeko.
• Sektoreko langileok gaur egun nozitzen dugun lan-karga murriztea. Murrizketa hori profesionala/erabiltzailea ratioa arautzen duen dekretuan jaso behar da; horrez gainera, badakigu langileon osasunaren onerako izanen dela.

Badakigu borroka honetan ez gaudela bakarrik. Arlo ezberdinetako jende askori eragiten dion egoerari amaiera ematea eskatzen ari gara. Horregatik, LABek konpromisoa hartu du hainbat eragile sozial, sindikatu eta kolektibori proposamena helarazteko, borroka hau biziagoa eta ikusgarriagoa izateko fronte komun bat osa dezagun. Badakigu borroka hau guztiona dela eta, batera ekinez gero, aukera gehiago izango ditugula baldintza duinak lortzeko, sektoreko langileentzat eta zerbitzuaren erabiltzaileentzat.

Zaharren egoitzetako negozioari ez!
Baldintza duinak, orain!

LAB exige al Gobierno de Navarra que garantice unas condiciones dignas en las residencias de mayores

Soziokomunitarioa 2020/06/29

Los actos que desde LAB se han llevado a cabo en las últimas semanas han reivindicado unas condiciones de trabajo dignas para las trabajadoras de las residencias de mayores, la inmensa mayoría de las cuales están en manos de empresas privadas que priorizan las ganancias económicas al bienestar de sus plantillas y al de las personas usuarias del servicio.

Con la fase más dura del estado de alarma y el confinamiento motivados por la Covid-19, ha vuelto a salir a la luz la grave situación que se vive en muchas de las residencias de mayores de Navarra. Una vez superada esa etapa, desde LAB hemos salido a la calle para exigir unas condiciones dignas para todas las personas empleadas en las mismas que garanticen su salud.

En nuestra opinión, ha quedado claro que para las empresas que gestionan la casi totalidad de estas residencias, el beneficio propio está por encima de las condiciones laborales de todas las trabajadoras. Y por lo tanto, por encima de la salud, tanto la de las y los trabajadores, como incluso la de las personas usuarias.

Durante la pandemia de la Covid, las empleadas hemos estado obligados a trabajar sin derechos y sin medidas de seguridad, hemos estado expuestos al virus, y además, hemos expuesto a nuestras personas mayores.

En las residencias de Navarra, sumando quienes habían dado positivo en los test realizados y quienes presentaban síntomas compatibles con el virus a pesar de no habérseles realizado el correspondiente test, el Coronavirus ha originado que un total de 431 personas mayores pierdan la vida en tan solo tres meses. En nuestra comunidad existen actualmente 71 residencias, pero solo dos de ellas están gestionadas directamente por el Gobierno de Navarra. Creemos que no es casualidad que en estas dos únicas residencias públicas no se haya dado ningún fallecimiento relacionado con el Coronavirus.

El actual sistema privado de cuidados de las personas mayores de Navarra no es de calidad y no nos garantiza unas condiciones laborales mínimas dignas a quienes trabajamos en ellas. Por todo esto, reclamamos un sistema público integral de cuidados, una red de residencias públicas de personas mayores que garantice un servicio de calidad y unas condiciones de trabajo dignas.

Para avanzar en el camino hacia la consecución de esa red, reclamamos lo siguiente:

• Un convenio provincial de residencias de Navarra para equiparar las condiciones laborales de las trabajadoras del sector privatizado con las condiciones del sector público.
• Una reducción de la excesiva carga de trabajo que las empleadas del sector padecemos actualmente. Esta reducción, que además irá en beneficio de la salud de todo el personal, debe reflejarse en el decreto regulador de la ratio profesional/persona usuaria.

Pero somos conscientes de que en esta lucha no estamos solas. Estamos exigiendo poner fin a una situación que afecta a muchísima gente de muy diferentes ámbitos. Es por ello, por lo que desde LAB nos compremetemos a trasladar esta propuesta a diversos agentes sociales, sindicales, organismos y colectivos con el fin de conformar un frente común que dé mayor fuerza y visibilidad a esta lucha. Sabemos que esta lucha es de todas y todos, y que si nos unimos tendremos más posibilidades conseguir unas condiciones realmente dignas tanrto para las personas empleadas del sector como para las usuarias del servicio.

¡No al negocio en las residencias de mayores!
¡Condiciones dignas ya!