ADM anadp personal

El Vergel

Dagoeneko ditugun eta etortzear dauden erronkei aurre egin ahal izateko, langile gehiago behar dira

Administrazioa 2020/06/15

El Vergel egoitzako langileak zentroa berrantolatzeko prozesuan daude, pertsona ardatz duen arreta-eredu berri baterantz. Eredu positiboa da, baina aldaketa handiak ekarriko ditu: lan-karga handitzea, alde batetik, eta langileentzako lanaldi, funtzio eta ordutegi-aldaketa handiak, bestetik. Gainera, kontuan izan behar da PAGNAko gerentziak uda baino lehen ezarri nahi duela eredu hori, azkar batean; hori guztia Covid-19aren aurkako borrokaldi luze bat gainditu ondoren langileak ahituta dauden unean (horri esker, kasu positibo bakarra egon zen zentroan bizi zirenen artean, eta hori onik atera zen).

Oso positibo jotzen dugu PAGNAko gerentziak ezarri nahi duen eredua berriaren oinarria: erabiltzailea laguntza-zerbitzuaren erdigunean jartzen du eta horren inguruan diziplina anitzeko lantaldeak antolatzen ditu.

Hala ere, sistema berri horri aurkitzen diogun hutsunerik handiena da langileek erabakiak hartzeko orduan duten parte-hartze eskasa.

LABen defendatzen dugu eginkizunen aldaketak langile guztiekin adostea. Zaintzan oinarritutako arreta integrala ematen duten diziplina anitzeko arreta-taldeen lana prozesu partehartzailea izan behar da, non taldeko kide guztiek beren ekarpenak egingo dituzten, zerbitzua ahalik eta gehien optimizatzeko.

Azken hilabete hauetan frogatu dugu, berriz ere, langileen eginahalari esker gainditzen direla erronkak eta langile horiek arriskuan jartzen dutela beren osasuna eta familiena. Aski dela esateko tenorean gaude, ordea! LABek ez du onartuko langileek eta herritarrek pandemia honetan jasan ditugunak berriz gertatzea, ez okupazio militarren irudiak gure instalazioak okupatzen, ezta babes-ekipamendu faltagatik berriz arriskuan jartzea ere. Erantzun azkarra eskatzen dugu eta lana taxuz antolatzeko ekintzak, Gerentziaren adabaki hutsalak beharrean. Hori guztia nahikoa ez eta, orain María Chivitek zuzentzen duen Gobernuaren asmoa da Covid dela medio errefortzurako langileen kontratuak etetea, pandemia betiko gainditu dugulakoan eta, gainera, kontuan hartu gabe oporrak betetzeko kontratatu diren langile berriak egoera "zailean" egongo direla zentroan.

LABen argi daukagu Nafarroako sistema sozio-sanitarioak langile gehiago behar dituela, erronka berrioi eta etortzeko daudenei aurre eginen badiogu. Ezarriko duten egoitza-eredu berriak, gainera, gure baieztapena indartu egiten du: proiektu hau bideraezina izanen da, langile gehiago ez bada. Horregatik, LABetik exijitzen dugu Covidek eragindako errefortzuak mantendu daitezela. 

Egungo eredua zalantzan jartzeko eta egoiliarrak ardatz dituen laguntza-eredu bat sortzeko unea da. Talde-lanean oinarritua, plantilla bateratuarekin, etengabeko prestakuntzarekin. EPASen inguruan, (Arreta Soziosanitarioko Diziplina Anitzeko Taldeak).

Publikoa dena defendatzeko eta Nafarroako egoitza publikoen sarea ehuntzen hasteko unea da. Gizartea hori eskatzen ari da.

El Vergel

Para poder afrontar los retos que ya tenemos y los que están por venir se requiere de más personal

Administrazioa 2020/06/15

El personal de la residencia el Vergel se encuentra inmerso en un proceso de reorganización del centro con la instauración de un nuevo modelo de atención centrada en la persona. Se trata de un modelo positivo pero que conlleva un aumento de la carga de trabajo e importantes cambios de jornada, funciones y horarios para la plantilla. Además, hay que tener en cuenta que la gerencia de la ANADP pretende implantarlo en un tiempo record antes del verano, y todo eso en un momento en que la plantilla se encuentra exhausta tras haber superado un largo periodo de lucha sin cuartel contra el Covid (gracias a ello tan solo hubo un caso positivo entre los residentes en el centro, y evolucionó favorablemente).

El nuevo modelo que la Gerencia de la ANADP está implantando parte de un prisma que calificamos de muy positivo: aquel que pone a la persona usuaria en el centro del servicio asistencial y organiza grupos de trabajo pluridisciplinares en torno a ella.

Sin embargo, la mayor laguna que le encontramos a este nuevo sistema radica en la mínima participación de la plantilla en la toma de decisiones.

Desde LAB abogamos por que las modificaciones de las funciones a realizar en el servicio se consensúen con toda la plantilla. El trabajo en equipos pluridisciplinares de atención que dedican su labor a la atención integral basada en cuidados, debe ser un proceso participativo de carácter vinculante en el que todas las integrantes del equipo realicen sus aportaciones para optimizar lo máximo posible el servicio.

Los últimos meses han vuelto a demostrar que los grandes retos que se nos presentan solo se consiguen superar gracias a que los y las trabajadoras echan el resto y ponen en riesgo su propia salud y la de sus familias. ¡Pero ya es hora de decir basta! Desde LAB no vamos a permitir que se reproduzcan acciones como las que hemos sufrido trabajadoras y ciudadanía durante esta pandemia, ni que se repitan imágenes de ocupación militar de nuestras instalaciones, ni que se nos ponga en riesgo por falta de equipos de protección. Exigimos una respuesta rápida y una serie de acciones que supongan una verdadera organización del trabajo, y no un mero parcheo realizado por la Gerencia. Ahora, para más inri, desde el Gobierno que dirige María Chivite pretenden rescindir los contratos de refuerzo de personal instaurados por motivo de la Covid; como si la pandemia se hubiera superado ya de manera definitiva; sin tener en cuenta que el personal de nueva contratación para cubrir las vacaciones va a encontrarse un centro en una situación “delicada”.

En LAB tenemos claro que para poder afrontar los retos que ya tenemos y los que están por venir, el sistema socio-sanitario navarro requiere de más personal. El nuevo modelo de residencia que van a implantar, además, viene a respaldar nuestra afirmación: este proyecto es inviable si no viene acompañado de un aumento de personal. Por ello, desde LAB exigimos que los refuerzos motivados por la Covid se mantengan.

Es momento de cuestionarse el modelo actual y de crear un modelo asistencial centrado en las personas residentes. Basado en el trabajo en equipo, con una plantilla unida, con formación permanente. En torno a los EPAS (Equipos Pluridisciplinares de Atención Socio-sanitaria).

Es momento de defender lo público y de comenzar a tejer la red de residencias públicas de Navarra. La sociedad lo está demandando.