ADM SOS

Haserrea 112ko langileen artean faltsuki egotzi zaielako biztanleria zelatatzeko eginkizuna

Administrazioa 2020/05/18

Nafarroako Gobernuak, ohar baten bidez, guri “esleitu" egin digu biztanleak kontrolatzeko lana, eta horrek ezinegona sortu du 112 zerbitzuko langileen artean, batik bat gure nagusien ezjakintasunagatik eta Nafarroako herritarrek gure egitekoarekin izan dezaketen nahasmenagatik. Eskatu dugu argibideak eta zuzenketak publiko egitea, baina Gobernuak ez du inolako zuzenketarik egin.

Hilabete honen hasieran, Nafarroako Gobernuak prentsa-ohar bat zabaldu zuen SOS Navarra-112 zerbitzuak dronen bidez ustez egiten dituen kontrol-lanei buruz, herritarrek deseskalatze-prozesuan zehar egiten dituzten hutsegiteak detektatzeko. Bada, horren aurrean, Babes Zibileko LABeko atal sindikalak Nafarroako iritzi publikoari adierazi nahi dio informazio hori faltsua dela, erabat faltsua; SOS Navarra-112 aretoko langileok ez dugu egiten kontrol -eta zelatatze- lanik, ez dugu inoiz egin eta ez da gure zeregina.

Ez dugu ulertzen zer lortu nahi den informazio faltsu hori zabaltzearekin, baina argi geratzen da Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne Departamentuak ez dakiela zer den Babes Zibilerako Zerbitzua eta zer lan egiten dugun. Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko Foru Legean ezarrita daude gure eginkizunak, eta gure nagusiek jakin beharko lukete. Ezjakintasun hori arduragabekeria galanta da, esan beharrik ez dago.

Babes Zibilerako Zerbitzuko eta Barne Zuzendaritza Nagusiko arduradunei eta Departamentuari jakinarazi diegu gure ezinegona eta eskatu ere eskatu diegu zuzenketa publikoa egitea, aretoan lan egiten duten langile gehienen izenean, batez ere herritarrek argi izan dezaten zein diren 112 zerbitzuaren zereginak eta, hala, Europako larrialdi-zenbakia erabiltzeko tenorean okerrik izan ez dadin.

Nafarroako Gobernuak erantzunik eta zuzenketarik eman ez duenez, herritarrei jakinarazi behar diegu 112 zenbakia larrialdietako arreta-zenbaki bat baino ez dela, eta dei horiei erantzuten diegun langileok ez dugula egin, ez dugula egiten eta ez dugula egingo herritarrak kontrolatzeko lanik.

Malestar en la plantilla del 112 por atribuírsele falsamente la función de vigilar a la población

Administrazioa 2020/05/18

La nota publicada por el Gobierno navarro "adjudicándonos" la labor de control a la ciudadanía ha creado gran malestar en la plantilla del 112, por el desconocimiento de nuestros superiores y por la confusión a la que puede llevar a la población navarra respecto a nuestra función. A pesar de haberla solicitado, el Gobierno no ha realizado rectificación alguna.

Ante la nota de prensa difundida a principios de este mes por el Gobierno de Navarra sobre las supuestas labores de vigilancia ejercidas por SOS Navarra-112 a través de drones con el fin de detectar incumplimientos que pueda estar cometiendo la ciudadanía durante el proceso de desescalada, desde la sección sindical de LAB en Protección Civil queremos manifestar a la opinión pública navarra que dicha información es falsa, totalmente falsa; el personal de la sala de SOS Navarra-112 en ningún momento ha realizado labores de control ni de vigilancia de la población. Ni es nuestro cometido, ni lo hemos realizado.

No llegamos a entender qué se pretende con la difusión de esa información falsa, pero lo que queda claro es un total desconocimiento por parte del Departamento de Presidencia, Igualdad, Función Pública e Interior de lo que es el Servicio de Protección Civil y del trabajo que realizamos. Trabajo que no es otro que el que nos asigna la Ley Foral de Protección Civil y Atención de Emergencias de Navarra como bien deberían saber nuestros superiores. Y este desconocimiento, sobra decirlo, nos parece una auténtica irresponsabilidad.

Hemos transmitido tanto a las direcciones del Servicio de Protección Civil y de Interior como al Departamento, el malestar de la plantilla y la petición de una rectificación pública como pidió la mayoría del personal que trabaja en la Sala, para que la ciudadanía tenga claro cuáles son las labores del servicio del 112, evitando así una utilización incorrecta del número de emergencias europeo.

Ante la falta de respuesta y rectificación alguna por parte del Gobierno de Navarra, nos vemos en la obligación de informar a la ciudadanía de que el número 112 es exclusivamente un número de atención de emergencias, y que las trabajadoras que respondemos a esas llamadas ni hemos realizado, ni realizamos, ni vamos a realizar labores de control a la ciudadanía.