IRAK Consejo

LABen ekarpenak Osasun eta Segurtasun Batzordeak ikastetxeetara itzultzeko adostu dituen neurriei

Administrazioa 2020/05/18

Batzorde honek hainbat neurri eta irizpide zehaztu ditu ikastetxeetarako itzulera ahalik eta segurtasun eta berme handienaz egiteko. Nolanahi ere, LABek, langileen nahiz ikasleen osasuna babestu nahian, zenbait ekarpen egin nahi izan dizkio.

Iragan asteartean Hezkuntzako Osasun eta Segurtasun Batzordea bildu zen eta bertan, besteren artean, honako puntu hauek landu ziren, guztiak ere COVID-19ak marrazten duen agertokiaren baitan:

• Ezartzen ari diren neurriak 1. Faserako dira. Asteartean bertan bidali ziren zentroetara. Astelehenean jakinarazi zitzaien beharrezko materiala etab. eramanen zaiela egun hauetan. Zentroek bere langile guztiei helarazi behar dizkiete neurri horien kopiak.

Aportaciones de LAB a las medidas que El Comité de Seguridad y Salud ha establecido para la vuelta a los centros educativos

Administrazioa 2020/05/18

Este comité ha enumerado elaborado una lista con medidas para que la vuelta a los centros de enseñanza se realice con la mayor seguridad y garantía posibles. Aún así, y pensando siempre en proteger la salud de estudiantes y trabajadores, LAB ha relizado varias aportaciones.

El pasado martes se reunió el Comité de Seguridad y Salud de Educación, y en el mismo se abordaron los siguientes puntos (siempre encuadrados en el escenario que está dibujando la COVID-19):

• Las medidas que se establecen corresponden a la Fase 1, y fueron trasladadas a los centros el mismo martes. Sin embargo, desde el día anterior se les informó de que el materialnecesario se les enviará en los proximos días. Los equipos directivos de cada centro deben facilitarles copias a toda su plantilla.

descargas de archivos.orig PDF Recomendaciones teletrabajo Aholkuak descargas de archivos.orig PDF Infografiak Eskuak garbitu Eskularruak Maskarak  descargas de archivos.orig PDF Medidas preventivas personal no docente y Dpto Ed  descargas de archivos.orig PDF Ficha informativa personal no docente y Dpto Ed descargas de archivos.orig PDF Medidas preventivas personal docente y cuidadores NEE descargas de archivos.orig PDF Ficha informativa personal docente y cuidadores NEE descargas de archivos.orig PDF Medidas preventivas Personal Docente descargas de archivos.orig PDF Ficha informativa personal docente

• 2. Fasera igaroz gero (Nafarroako Gobernuak eskatu behar du eta Espainiakoak onartu behar dio), eta hori nola gauzatuko den jakinez gero (langileei zentroetara joateko deitzen zaien ala ez...), agian bestelako neurriak ezarri beharko dira. Nolanahi ere, dagoeneko badakigu Haur, Lehen nahiz Bigarren Hezkuntzako ikasleak ez direla ikasgeletara itzuliko.
• Hainbat zentrok langileei esan diete zentrora joan behar dutela 2. Fasea hasten den egunean, maiatzaren 25ean, hain zuzen, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak aurreikusi dituen jarraibideen arabera. Nahiz Nafarroako Gobernuak telelana lehenetsi, zuzendaritza talde bakoitzaren esku omen dago beharrezko lanak egiteko behar adina langile itzularaztea. Hori dela eta, LABen adi egonen gara zuzendaritza talderen batek ez ditzan langileak beharrik izan gabe bertaratzera deitu, segurtasun neurriak bete daitezen... Horregatik beragatik, langileei eskatzen diegu erne egoteko eta, beren lan-baldintzak eta segurtasuna urratzen dituen edozer ikusten badute, horren berri eman dezatela, behar bezala jokatzeko.
• Prebentzio Ataleko buruak langile zaurgarriei ebaluazioa eginen zaiela baieztatu zuen, lan presentzialera sartzen ahal diren ala ez erabakitzeko, baina norberak eskatu beharko du hori.
• COVID-19ari buruzko ikastaroa prestatzen ari dira, langile guztioi NAPI eta ILZen bitartez eskainiko zaiguna.
• Plantilla guztiei COVID-19a hautemateko PCR edota bestelako frogak ez dizkigutela modu orokorrean eginen adierazi zuten. Osasun Departamentuaren arabera, birusaren sintomak dituztenei soilik eginen zaie froga. Hortaz, Departamentua segurutzat ematen ari da ikasle nahiz langile guztiok erabat osasuntsu gaudela.
• Hezkuntza Bereziko ikastetxeen kasuan (Andres Muñoz, Torre Monreal), ez dela neurri berezirik behar jakinarazi zuten. Departamentuaren esanetan, ikasleak HBB izateak ez du esan nahi bestelako neurririk behar dutenik. Langileen takiletan baino ez omen dira ekintza/egokitzapen batzuk eginen.
• Azterketa bereziak:
    ◦ Unibertsitatera Sartzeko Azterketa aipatu zen, baina Hezkuntza Departamentuak jakinarazi zuen ez dela bere eskumena.
    ◦ Hizkuntza Eskoletako azterketak: 2. Fasean onartuko denaren zain dago Hezkuntza. Horren arabera erabakiko omen da eginen diren, eta egitekotan, nola eginen diren. LABen, dena den, argi dugu ikasle nahiz langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko helburuz, azterketa hauek irailean egin beharko liratekeela.

LABek, honen inguruan, hainbat ekarpen egin zituen Hezkuntzako Osasun eta Segurtasun Batzordean, landutako dokumentuak zenbait hutsune dituela uste baitugu. Gure ekarpenak, aintzat hartuko ote dituzten jakin gabe ere, honako hauek dira:


1. Neurriak ezartzerakoan bereiz daitezela bi egoera zeharo desberdin: ikaslerik gabekoa eta ikasleak daudenekoa.
2. Batzordeak prestatutako dokumentuan ez dira langileen itzulerarako ezinbestekoak diren zenbait puntu zehazten: espazioen berrantolaketa segurtasun neurriak mantentzeko, laneko ekipo gehiagoren beharra edota Norberaren Babeserako Ekipamenduena aurreikusi ote den, xaboi eta gel hidroalkoholdunak non eta nola egongo diren eskuragai, segurtasun arauak eta neurriak gogoraraziko dituzten infografiak jarriko diren ikastetxeetan barna...
3. Langileek lan presentziala eta telelana noiz eta nola egin ahal izanen dituzten zehazteko irizpideak ezarri beharko lirateke, eta baita bata edo bestea egiteko erabakia noren esku egonen den ere.
4. Ikasleen arteko segurtasun distantzia mantentzeko ratioa jaitsiko bada, horrek espazio falta areagotu ahalko duenez, lekuen berrantolaketarako zehaztapenak eman beharko lirateke.
5. Langile guztiei, nor bere lanpostura itzuli aurretik, COVID-19aren frogak egitea exijitzen dugu, elkar kutsatzeko aukera ezabatzeko. Izan ere, langile askok (Haur Hezkuntzakoek, laguntza irakasleek, zaintzaileek) ikasleekin oso harreman fisiko hurbila baitute.
6. Dokumentuan ez da aurreikusten segurtasun eta higiene neurriak mantendu ahal izateko egon daitekeen langile beharra -bereziki Hezkuntza Behar Bereziak dituzten ikasleekin eta Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan-. LABen uste dugu kasu horietan ikasleekiko banakako arreta bermatu beharko litzatekeela.
7. Lantoki guztietan beharrezko higienea eta garbitasuna mantentzeak hil ala biziko garrantzia hartu duen egoera berri honen aurrean, ez da aurreikusten horretaz arduratzen diren langileek pairatuko duten gainkarga; eta ondorioz, ezta gainkarga horri aurre egiteko neurririk ere, esaterako, bestelako antolaketa bat edo langile gehiagoren beharra.


• En el caso de que pasemos a la 2ª Fase ( debe solicitarlo el Gobierno de Navarra y aprobarlo el español) y de que sepamos cómo se va a desarrollar (si las y los trabajadores debemos volver a los centros o no...), es posible que haya que adoptar diferentes medidas. Sin embargo, ya sabemos que alumnado de Infantil, Primaria y Secundaria no va a volver a las aulas.
• Hay varios centros que están solicitando a sus plantillas que vuelvan al centro el día en que supuestamente se iniciará la 2ª Fase (el Ministerio de Educación y Cultura lo sitúa el 25 de mayo). A pesar de que el Gobierno de Navarra ha priorizado el teletrabajo, parece que está en manos de cada equipo directivo hacer regresar a su puesto a tantos trabajadores y trabajadoras como hagan falta para realizar las tareas necesarias. Es por ello por lo que desde LAB estaremos al tanto de que ningún equipo directivo llame a personal no necesario para dichas tareas, para que se respeten las medidas de seguridad... Y por esa razón solicitamos a las personas trabajadoras de los centros educativos que se mantengan alerta, y que si ven algo que ponga en peligro seguridad y condiciones, lo notifique para poder actuar en consonancia.
• La Jefa de la Sección de Prevención afirmó que se evaluará al personal considerado vulnerable, para decidir si pueden acceder o no al trabajo presencial, pero que será cada una de estas personas trabajadoras la que lo deberá solicitar.
• Están preparando un curso de formación sobe la COVID-19 que se nos ofrecerá a todas las plantillas de los centros de enseñanza a través del INAP o de los CAP.
• Informaron de que no van a realizar pruebas para evaluación de la COVID-19 como las PCR u otras a toda la plantilla de manera generalizada. Según el Departamento de Salud, solo se les realizará la prueba a aquellas personas que presenten síntomas. Esto es, el Departamento está dando por sentado que todo el alumnado y todas las personas que formamos las plantillas de los centros de enseñanza estamos totalmente sanas.
• En el caso de los Centros de Educación Especial (Andres Muñoz, Torre Monreal), notificaron que no se necesitan medidas especiales. Según el Departamento, el hecho de que el alumnado sea ANE no significa que necesiten de medidas extraordinarias. Añadieron que las únicas acuaciones que se van a llevar a cabo tendrán lugar en las taquillas de la plantilla.
• Exámenes especiales:
    ◦ Se mencionó la Evaluación de Acceso a la Universidad, per el Departamento de Educación expuso que dicha prueba no es competencia suya.
    ◦ Exámenes de las Escuelas Oficiales de Idiomas: Señalaron que se encuentran a la espera de que se concrete qué supondrá la Fase 2. Dependiendo de ello decidirán si habrá exámenes o no, y en caso afirmativo, cómo se desarrollarán. De todas formas, en LAB tenemos claro que con el objetivo de preservar la seguridad y la salud del alumnado y y las personas trabajadoras, estos exámenes deberían realizarse en septiembre.

Por nuestra parte, desde LAB hicimos varias aportaciones al Comité de Salud y Seguridad del Departamento de Educación, ya que veíamos que el documento elaborado tiene varias lagunas. Nuestras aportaciones, las cuáles aún desconocemos si serán tomadas en consideración o no, son las siguientes:

1. Que se diferencien claramente dos situciones a la hora de establecer las medidas: sin alumnado y con alumnado.
2. En el documento elaborado por el Comité hay aspectos de la vuelta al centro de los y las trabajadoras que no están recogidos: la reorganización de espacios para poder cumplir las medidas de seguridad, si se ha previsto mayor demanda de equipos de trabajo o EPIs, dónde y cómo se proporcionarán los geles y jabones hidroalcohólicos, si se pondrán a lo largo de los centros infografías que recuerden las normas y medidas de seguridad...
3. Deberían establecerse unos criterios claros para poder determinar quién realizará teletrabajo y quién trabajo presencial, y en el caso de ambos, en qué condiciones. Por supuesto, también habrá que concretar quién será la persona responsable de tomar la decisión al respecto.
4. Si debido a la bajada del ratio del alumnado para poder mantener la distancia de seguridad aumentará la falta de espacio, habrá que concretar cómo reorganizar los espacios.
5. Exgimos que se realicen pruebas de detección de la COVID-19 a todas las trabajadoras y trabajadores que se vayan a reincorporar al trabajo presencial, para así eliminar de un plumazo la posibilidad de que se contagien entre ellas y ellos. Además, hay que tener en cuenta que muchas de estas personas (en Educación Infantil, el profesorado de apoyo, las y los cuidadores) trabajan a una distancia física muy estrecha con el alumnado.
6. En el documento no se aborda la necesidad de que pueda haber que contratar más personal con el fin de poder mantener las medidas de seguridad e higiene, especialmente en el caso del Alumnado con Necesidades Especiales y en los Centros de Educación Especial. En LAB consideramos que en estos casos habría que garantizar el trato individualizado con el alumnado.
7. Ante esta situación en la que mantener la higiene y la limpieza en todos los centros de trabajo cobra especial relevancia, el documento no prevé la sobrecarga que puedan sufrir las personas que se ocupan de esa tarea; y por lo tanto, tampoco prevé medidas para hacerle frente, como pudieran ser una reorganización o la posible incorporación de más personas a esos puestos.