OSA AP

COVID-19a: Oinarrizko Osasun Laguntza sendotzeko aukera ala ahultzeko aukera?

Osasunbidea 2020/05/15

Zuzendaritzatik Oinarrizko Osasun Laguntza “sendotzeko asmoz” iristen diren proposamenak, gure ustez, asmoen adierazpen hutsa dira, eta ez dute ekarriko sistema indartzea, ahultzea baizik.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzak asmo adierazpen oso argiak egin ditu pandemia "aprobetxatuz" Oinarrizko Osasun Laguntza berrantolatzeko. LABek denbora asko darama gauza bera eskatzen, baina guk proposatutako abiapuntu metodologikoak, antolaketa-proposamenak eta helburu asistentzialak oso desberdinak dira.

Metodologikoki, ezin dugu onartu ez irekitzea profesionalentzako eta haien ordezkarientzako partaidetza-bideak eztabaida-prozesuaren fase eta une desberdinetan. Oinarrizko Osasun Laguntzak planteatzen dituen lantaldeak informazio-hitzaldi hutsak baino ez dira, negoziaziorako tarterik uzten ez dutenak.

Antolaketa-eskemari dagokionez, ez dugu onartzen ez berrikustea oinarrizko osasun laguntzako taldearen diziplinarteko izaera, baita taldearen funtzioak eta koordinatzeko moduak ere, bai taldearen barruan, bai kanpoan (inguruko esparru soziosanitarioari begira).

Helburu asistentzialei dagokienez, onartezina da arlo honetan asmo nagusiak izatea telelaguntza sustatzea eta eskariari eustea. Herritarrak osasun etxeetara joatea mugatzea ez zaigu oso jarrera arduratsua iruditzen, eta epe laburreko neurria dela uste dugu. LABen ustez, azken helburua izan behar da osasun etxeak ongi kudeatzea eta giza baliabideez eta baliabide materialez hornitzea (azpiegiturak eta ekipamendu berrituak).

Urruntzean eta tresna telematikoetan oinarritutako osasun-prebentzioa eta osasun-hezkuntza ez dira bide egokienak biztanleriaren osasun-maila mantentzeko eta hobetzeko.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzak proposatzen dituen antolaketa-aldaketen ondoriozko albo-ondorioak oso nabarmenak izan daitezke. Arlo horretako arduradunek herritarrentzat, familientzat eta langile guztientzat pentsatu dituzten aurreikuspenen eta neurrien berri eman beharko digute.

Ezin da errepikatu COVID pandemiaren lehen faseetan gertatutakoa; izan ere, lehenbiziko aste haietan, biltegietako stock-eskasiak erabat baldintzatu zituen prebentzio neurriak, norbera babesteko ekipamenduen erabilerari eta banaketari dagokienez.

Hau da, langileen, azpiegituren, ekipamenduen, antolamendu-ahalmenaren edo zerbitzu-zorroaren arloan gaur egun dauden gabeziak ezin dira nahitaez onartu beharreko elementu aldaezin gisa hartu erreformaren mugak, helburuak eta estrategiak zehazten direnean.
Aitzitik, gabezia horiek ezabatzetik abiatuta hitz egin ahal izango dugu Oinarrizko Osasun Laguntzaren erreforma integralaz, eta, ondorioz, osasun sistema osoaren erreformaz.

COVID-19: ¿oportunidad para reforzar la Atención Primaria u ocasión para debilitarla?

Osasunbidea 2020/05/15

Las propuestas que llegan desde la Dirección buscando, según dicen, "reformar" la AP, suponen a nuestro entender, una mera declaración de intenciónes que no traerá un reforzamiento del sistema, sino un debilitamiento.

Desde la Dirección de Atención Primaria han surgido en los últimos días insinuaciones muy claras en el sentido de “aprovechar” la pandemia para “reformar” de una vez la AP. Algo que desde LAB demandamos hace años, pero con un posicionamiento metodológico, unas propuestas organizativas y unos objetivos asistenciales diametralmente opuestos a lo que parece anunciar la Dirección de AP.

Metodológicamente
, no podemos admitir que no se abran cauces participativos para profesionales y sus representantes en diferentes fases y momentos del proceso debate. Los grupos de trabajo que plantea AP, no pasan de meras charlas informativas con nulo margen de negociación.

En cuanto al esquema organizativo, no consentimos que en los EAP no se revise su componente interdisciplinar, sus funciones y sus formas de coordinarse tanto dentro del mismo equipo como fuera (hacia el resto del ámbito socio-sanitario).

En lo que a los objetivos asistenciales se refiere, es inadmisible que éstos se centren en fomentar la teleasistencia y la contención de la demanda. Limitar la afluencia de la población a los centros de salud nos parece una actitud poco responsable y cortoplacista. Para LAB, el objetivo último debe ser fomentar la afluencia a éstos de manera bien gestionada y dotada de medios humanos y materiales (infraestructuras y equipamientos renovados).

La prevención y la educación sanitarias basadas en el distanciamiento y las herramientas telemáticas no dejarían de ser unas vías sesgadas de cara al mantenimiento y mejora del nivel de salud de la población.

Son realmente importantes los efectos colaterales que pueden derivarse de los cambios organizativos que propone la Dirección de Atención Primaria. Los responsables de este ámbito nos deben informar de las previsiones y medidas para la ciudadanía, sus familias y toda la plantilla.

No pueden repetirse episodios como los que sucedieron durante las primeras fases de la pandemia COVID, en los que la escasez de stock en los almacenes determinaba las medidas preventivas en relación al uso y reparto de EPIs.

Es decir, las carencias actuales en cuanto a personal, infraestructuras, equipamientos, capacidad organizativa o cartera de servicios no pueden ser entendidos como elementos inamovibles que determinen los límites, objetivos y estrategias de la necesaria reforma.
Por el contrario, será partiendo de la eliminación de esas carencias cuando podamos hablar de una verdadera iniciativa de reforma integral de la AP, y por extensión, del resto del sistema de salud.