LOGO mahai ANADP

Ekintzen ondorengo itxurakeriak berriz ere: PAGNAko Gerentziak ez ditu langileak errespetatzen

ANADP 2020/05/14

Erabaki batzuk eta neurri batzuk hartu eta martxan jarri ondoren mahai sektorial bat deitzeak agerian uzten du PAGNAko gerentziak ez dituela langileak errespetatzen.

Joan den osegunean bildu zen PAGNAko Langileen Batzordea. Eztabaidatzeko ez baino hartutako eta praktikara eramandako erabakien berri jasotzeko. Gogoratu behar da lan baldintzen funtsezko aldaketak egiteko beharrezkoa dela langileen ordezkariekin negoziatzea. Beste behin ere, ordea, lehenbizi erabaki egiten dute, gero martxan jarri egiten dute eta, azkenik, Langileen Batzordeari jakinarazten diote. ITXURAKERIA HUTSA!

Honako gai hauen berri eman ziguten:

Udako oporrak. Gutxienez 15 opor-egun eskatu beharko dira udan.

Adimen-desgaitasuna duten egoiliarrak beste zentro batetik El Vergel egoitzara aldatzea. Lekualdaketa horri dagokionez, ez dugu zalantzan jartzen beharrezkoa izan denik, ezta testuinguruak lekualdaketa presazkoa izatera behartu duenik ere. Ez dugu zalantzan jartzen beharrezko segurtasun-neurriak hartu izana ere. LABen iritziz, ez da zuzena Langile Batzordeari jakinarazpen ofiziala lekualdaketa egin ondoren eman izana; egin aurretik helaraztea izango zen zuzena.

Arreta-eredua aldatzea. Aurreko gaiarekin lotua, El Vergelen arreta-eredu berri bat ezartzeko erabakia dago. Eredu horrek antolaketan aldaketa garrantzitsu batzuk eskatzen ditu: plantillan, ordutegietan eta eginkizunetan; aldaketa horiek eragin handiak ekarriko dizkiete egoitzako kolektibo guztiei (erizainei, zaintzaileei eta zerbitzu orokorretako langileeei), batez ere azkar ezarri nahi dituztelako eta, gainera, informazio eskasa eman dutelako.
 
LAB sindikatuak du ordezkaritzarik handiena PAGNAn eta, gure ustez, orain eredua aldatzea ez da egokiena; ausarkeria handia da! Oso kontuan izan behar dugu pandemia ez dagoela kontrolatuta, eta eredu berri honekin gehiago kargatuko dugula fisikoki nahiz emozionalki nahiko higatuta dagoen plantilla.

Nola ezarriko den ere nabarmendu nahi dugu. Pixkanaka egin beharreko prozesua izango zela esan ziguten, baina errealitatea oso bestelakoa da. 15 egunetan ezarri nahi dute! Gure iritziz, epe hori ez da batere zuhurra.
Hori guztia nahikoa ez eta, zerbitzu orokorretako plantilla osoa ahaztu dute, makina bat aldiz ahaztua izan den kolektiboa. Zaintzaile gerontologikoen kolektiboa langile gehiagorekin indartuko da - neurri hori ontzat jo dugu, guztiz beharrezkoa delako -, baina ez, ordea, zerbitzu orokorren kolektiboa. COVID-19aren testuinguru gogor honetan, orain inoiz baino gehiago da ezinbestekoa gelak, altzariak, materialak, arropak... garbitzea eta desinfektatzea. Beraz, LABek honako galdera hau egin du: zergatik ez da handitzen zerbitzu orokorretako plantilla ere?

Zentroan egokitzapenak eta aldaketak egiteko tenore honetan, zerbitzu orokorretako langileen kontratazioa indartzen jarraitzea eskatzen dugu, are gehiago lan-karga esponentzialki handitu delako eta ez delako garbiketa murriztu behar, izan ere, pandemia edozein unetan sar baitaiteke El Vergelera.

Horregatik, LABen ez dugu baztertzen Prebentzio Zerbitzuari arrisku psikosozialetan parte hartzeko eskatzea, PAGNAren erabaki aldebakarreko horiek guztiek langileengan baitu eragina.

Honea bada, LAB sindikatuak:
1) Prebentzio Zerbitzuari eskatuko diogu aldaketen eraginpean dauden lanpostu eta lan-zama guztien arriskuak berriz ebaluatzeko, eta kontratazio berriko langile guztiei test azkarrak egiteko.
2) Egoiliarren profil berria artatzeko zaintzaile gehiago kontratatzea eskatuko dugu.
3) Salbuespenezko egun hauetan laneko orduetan gehiegikeriarik egiten ote den aztertu eta berrikusi beharko dugu, gerta litezkeen desorekak antzemateko eta erreklamatzeko.
4) Jarraipen estua eginen diogu ordaindu gabeko baimenak emateko egiten den banakako balorazio-prozesuari.

Un nuevo paripé a hechos consumados: la Gerencia de la ANADP no respeta a su plantilla

ANADP 2020/05/14

El hecho de convocar una mesa sectorial después de haber adoptado y puesto en marcha una serie de decisiones y medidas vuelve a demostrar que la Gerencia de la ANADP no respeta a su plantilla.

Este pasado jueves se ha reunido la Comisión de Personal de la ANADP. Pero no para decidir, sino para ser informada de decisiones ya adoptadas y llevadas a la práctica. Hay que recordar que las modificaciones sustanciales de las condiciones de trabajo requieren de una negociación con la representación de las trabajadoras y trabajadores. Una vez más, sin embargo, primero deciden, después ponen en marcha, y en última instancia informan a la Comisión de Personal. ESTO ES UN PARIPÉ.

Los temas de los que se nos ha informado, concretamente, han sido los siguientes:

Vacaciones de verano. Este año habrá que solicitar un mínimo de 15 días de vacaciones durante el verano.

Traslado de residentes con discapacidad intelectual de otro centro a la residencia geriátrica el Vergel
. Con respecto a este traslado, no ponemos en duda que haya sido necesario, ni que las circunstancias hayan hecho que sea un traslado urgente. Tampoco que se haya hecho con las medidas de seguridad necesarias. Lo que en LAB vemos con malos ojos es que la comunicación oficial a la Comisión de Personal haya sido una vez realizado el traslado; lo correcto hubiera sido transmitirlo antes de llevarlo a cabo.

Cambio de modelo de atención
. Unido al punto anterior está la decisión de instaurar en El Vergel un nuevo modelo de atención, el cual requiere una serie de importantes cambios de organización: cambios de plantilla, de horario y de funciones que están afectando profundamente a todos los colectivos de la residencia (enfermería, personal cuidador y SSGG) debido a la gran velocidad con que lo quieren poner en marcha y la escasa información que han facilitado al respecto.

A LAB, el sindicato con mayor representación en la ANADP, cambiar ahora de modelo no nos parece lo más adecuado; ¡es una temeridad! Debemos tener muy en cuenta que la pandemia no está controlada, y que con este nuevo modelo vamos a sobrecargar aún más a una plantilla bastante desgastada ya tanto física como emocionalmente.

También queremos poner el acento en el modo en que se va a implantar. Nos dijeron que iba a ser un proceso paulatino, pero nada más lejos de la realidad. ¡Pretenden implantarlo en 15 días! Nos parece de todo menos prudente. Y por si lo anterior fuera poco, en esta imposición vuelven a ignorar, por enésima vez, a toda la plantilla de Servicios Generales, la eterna olvidada. Se va a reforzar con más personal el colectivo de cuidadoras gerontológicas -medida que compartimos por ser absolutamente necesaria-, pero no el de Servicios Generales. En este duro contexto protagonizado por la COVID-19 que nos está tocando afrontar, ahora más que nunca, resulta imprescindible limpiar y desinfectar estancias, muebles, materiales, ropas... Así pues, la pregunta que desde LAB lanzamos es: ¿por qué no se amplia también el personal de Servicios Generales?

Exigimos que se mantenga el refuerzo de contratación actual de SSGG por la COVID para esta nueva etapa de cambios en la residencia, máxime cuando la carga de trabajo ha aumentado exponencialmente y no hay que bajar la exigencia en limpieza, ya que la pandemia puede entrar en cualquier momento a El Vergel.

Por eso, desde LAB no descartamos solicitar al Servicio de Prevención una intervención de riesgos psico-sociales, dado el impacto que todas estas decisiones unilaterales de la ANADP han provocado en la plantilla.

Así pues, desde LAB:
1) Solicitaremos al Servicio de Prevención que realice la reevaluación de riesgos de todos los puestos y cargas de trabajo afectados, y también que se realicen test rápidos para todo el personal de nueva contratación.
2) Pediremos la contratación de más personal cuidador para la atención del nuevo perfil de residentes.
3) Estaremos encima de la revisión de los excesos de horas que se van a realizar (los correspondientes a estos días excepcionales) para detectar y reclamar cualquier desajuste que pudiera haber.
4) Seguiremos muy de cerca para que no se denieguen las solicitudes de permisos retribuidos.