LOGO mahai orokorra

Mahai orokorra

Lan presentzialera itzultzeko arauak ezartzen dituen Foru Agindua

Administrazioa 2020/05/13

Gobernuak onartu ditu lantokira modu seguruan itzultzeko LABek egindako proposamen gehienak

descargas de archivos.orig PDF ESTEKA: Zein egoeratan uzten ditu COVID-19ak Foru Administrazioan aurreikusita zeuden oposizioen eta kontratazio zerrenden prozesuak?

Gaur, maiatzak 13, Mahai Orokorraren bilera egin da, Foru Administrazioan lan presentzialera itzultzeko arauak ezartzen dituen foru aginduari buruz eztabaidatzeko. descargas de archivos.orig PDF LOTURA Foru Agindua Gobernuak zirriborro bat aurreratu zigun duela egun batzuk, eta gaur sindikatuek proposatutako hobekuntzei buruz eztabaidatu da. LABek egindako proposamen gehienak onartu eta testuan txertatu dira.

LABen kezka nagusia da Administrazioan lan presentzialera itzultzeko prozesua segurua izatea eta langileen eskubideak eta lan-baldintzak bermatzea. Ildo horretan, ahalegin handia egin genuen Gobernuak aurkeztu zigun foru aginduaren zirriborroan hobekuntza batzuk sartzeko, eta, azkenean, gure ekarpen gehienak onartu eta foru aginduan txertatu dira.

Gure proposamenetatik bi baino ez dira onartu. Alde batetik, seme-alabak zaintzeko betebehar saihetsezinagatiko baimena ekainaren 30era arte luzatzea proposatu dugu. Azkenean, baimena ekainaren 19ra arte egongo da indarrean, hau da, ikasturtea amaitzen den egunera arte. Gure bigarren eskaera zen, adinekoak zaintzeko baimena hartu ahal izateko, etxebizitza berean bizitzeko betebeharra kentzea.

Hori gorabehera, uste dugu foru agindu honek, oro har, ongi betetzen duela lan presentzialera modu seguruan itzultzeko helburua, betiere bertan jasotakoa behar bezala betetzen bada. Hala ere, langileei eskatzen diegu erne egoteko eta, beren lan-baldintzak eta segurtasuna urratzen dituen edozer ikusten badute, horren berri eman dezatela, behar bezala jokatzeko.

Mesa General

Orden Foral que regulará la reincorporación al trabajo presencial

Administrazioa 2020/05/13

El Gobierno acepta la mayoría de propuestas de LAB para garantizar una vuelta al trabajo segura

descargas de archivos.orig PDF ENLACE: ¿En qué situación deja la COVID-19 los procesos de oposición y de composición de listas previstas en la Administración foral?

Hoy, 13 de mayo, ha tenido lugar una mesa general en la que se ha debatido sobre la  descargas de archivos.orig PDF ENLACE Orden Foral que regulará la vuelta al trabajo presencial en la Administración Foral. El Gobierno ya había adelantado un borrador y hoy se ha debatido sobre las mejoras propuestas por los sindicatos. La mayoría de las propuestas de LAB han sido aceptadas e incorporadas.

La mayor preocupación de LAB es que la vuelta al trabajo presencial en la Administración se realice de forma segura y garantizando los derechos y condiciones laborales de la plantilla. En este sentido, habíamos hecho un importante esfuerzo para incorporar una serie de mejoras en el borrador de la Orden Foral que nos había presentado el Gobierno. La gran mayoría de nuestras aportaciones han sido aceptadas e incorporadas a la Orden Foral.

Únicamente ha habido dos cuestiones que no han sido aceptadas. Por un lado nuestra propuesta de que el permiso por deber inexcusable para cuidado de hijos e hijas se alargara hasta el 30 de junio. Al final se ha quedado en que estará vigente hasta el 19 de junio, fecha de finalización del curso escolar. La segunda cuestión era nuestra propuesta para que, en el permiso para cuidado de personas mayores, se eliminara la obligatoriedad de ser personas convivientes en el mismo domicilio.

Con todo, creemos que la presente Orden Foral cumple en reglas generales el objetivo de una vuelta al trabajo presencial de manera segura si se cumple debidamente lo que aquí se ha recogido. No obstante, pedimos a la plantilla que esté vigilante y, en el caso de que vea cualquier cosa que vulnere sus condiciones de trabajo o su seguridad, nos lo comunique para actuar en consecuencia.