Irak inkesta

"Zure semea edo alaba ikasgeletara eramango zenuke?" Hezkuntza Departamentuak sortutako polemikaren inkesta

Irakaskuntza 2020/05/07

Hezkuntza Departamentua, ikastetxeen bidez, familiei inkesta bat helarazten ari da. Bertan galdetzen zaie ea, eskola presentzialak hasiz gero, prest egongo liratekeen haien seme-alabak ikasgeletara eramateko.

Badakigu neurri honekin ikastetxeak oso haserre daudela. Batetik, haiek bidali behar dietelako inkesta familiei, eta, bestetik, segurtasunarekin lotuta ikasgeletara nola itzuliko diren argi ez izateak sortzen dien ziurgabetasunagatik. Eta ez da ahaztu behar irakasleen klaustroei ez zaiela inoiz galdetu neurri hori ezartzeari buruz.

LABetik gogor kritikatzen dugu Hezkuntzak abian jarritako neurria, eta ikastetxeei gure babesa emanten diegu inkestari buruzko kexan. Gure aburuz, ikasgeletara bueltatzeko neurri horrekin Departamentuak ikastetxeen funtzio pedagogikoari balioa kentzen dio, eta eskolak ikasleak uzteko leku hutsa bihurtzen ditu, gurasoek lan egiten duten bitartean. Uste dugu hori neurri ekonomizista hutsa dela, ez direla kontuan hartzen ikaslee behar pedagogiko eta emozionalak, eta kapitala lehenesten dela jendarateren onuraren gainetik. 

Inkesta familia guztiei egin izana ere kritikatu nahi dugu, Departamentuak berak iragarri baitu ikasgeletara itzuliz gero maila jakin batzuetan baino ez litzatekeela egingo. Era berean, inkesta horrek familien artean ikasgeletara itzultzearen aurrean sor ditzakeen espektatibak kritikatu nahi ditugu.

 

Ikasgeletara itzultzeko segurtasun-neurriak

Aurreko Mahai Sektorialean esan genuen bezala, egiten bada, hezkuntza-zentroetara itzultzea segurtasun-berme guztiekin egin behar da. LABetik Departamentuari exijitzen diogu langileen eta ikasle guztien segurtasuna bermatuko duen plan bat, eta honako hau eskatzen dugu:

- Testak guztiontzako 

- Ratioak jaistea eta plantillak handitzea

- Prebentzio-plan eguneratuak eta langileekin adostuak

LABen priotasuna bizitza zentroan jartzea dela uste dugu. Hori guztia Hezkuntza Departamentuari eskatzen diogu eta artikulu honetan sakonago jaso genuen.

 

"¿Llevarías a tu hijo o hija a las aulas?" La encuesta de la polémica creada por Educación

Irakaskuntza 2020/05/07

El Departamento de Educación está haciendo llegar a las familias, a través de los centros educativos, una encuesta. En ella se les pregunta si, de iniciarse las clases presenciales, estarían dispuestas a llevar a sus hijos e hijas de vuelta a las aulas.

Tenemos constancia de que los centros educativos están muy enfadados. Por un lado, por tener que ser ellos los que envíen la encuesta a las familias, y por otro, por la incertidumbre que les genera no tener claro cómo se hará la vuelta a las aulas en tema de seguridad. Sin olvidar que los claustros de docentes no han sido consultados en ningún momento sobre esta medida.

Desde LAB criticamos duramente esta medida puesta en marcha por Educación y apoyamos a los centros en su queja sobre la encuesta. Además, opinamos que con esta medida el Departamento desvaloriza la función pedagógica de los centros educativos para convertirlos en un lugar en el que dejar a los alumnos y alumnas mientras los padres y madres trabajan. Creemos que se trata de una medida puramente economicista, que no se tienen en cuenta las necesidades pedagógicas y emocionales del alumnado y que se prioriza el capital frente al sentido humano.

También queremos criticar que se haya pasado la encuesta a todas las familias, cuando el propio Departamento ya ha anunciado que de volver a las aulas tan solo lo harían ciertos niveles. Ademas criticamos que esta encuesta puede crear expectativas entre las familias ante una posible vuelta a las aulas.

Medidas de seguridad para la vuelta a las aulas

Como ya dijimos en la pasada Mesa Sectorial, de llevarse a cabo, la vuelta  a los centros educativos debe hacerse con todas las garantías de seguridad. Desde LAB exigimos al Departamento un plan que garantice la seguridad de trabajadores y trabajadoras, asi como de todo el alumnado y pedimos que:

- Tests para todos y todas

- Bajada de ratios y aumento de plantillas

- Planes preventivos actualizados y consensuados con los trabajdores

En LAB opinamos que la priodad es poner la vida en el centro. Todo ello ya se lo exigimos al Departamento de Educación y lo recogimos en este artículo.