LOGO mahai orokorra

LABek irakasle gehiago eta ratioen jaitsiera eskatu dio Hezkuntzari, datorren ikasturtean hezkuntza-errefortzua bermatzeko

Irakaskuntza 2020/04/20

Irakasleria kontratatzeko esleipen telematikoa ekainean edo uztailaren hasieran izango da. LABetik Hezkuntza Departamentuari eskatzen diogu kontratazio masibo horretan sar ditzala COVID-19a sortzen ari den hezkuntza-arrakala arintzeko behar diren irakasle guztiak. Horregatik, irakasle gehiago eta ratioen jaitsiera aldarrikatzen dugu ikasgeletan, hezkuntza-berdintasuna ziurtatzeko.

Hezkuntza Departamentuak gaur goizean Mahai Sektorialean baieztatu duenez, ekainaren amaieran edo uztailaren hasieran irakaskuntzako plazak modu telematikoan esleitzeko asmoa du. Kontratazio horietarako hautagaiak gaur egun zerrendetan agertzen direnak izango dira, baina lanean ari dira, zerrendetatik kanpo geratu arren, 2020ko lan-eskaintza publikoan parte hartzeko izena eman zutenak sartzeko.

Departamentuak ekainetik uztailera bitarteko kontratazioak egitea proposatu du, kontuan hartu gabe langileriaren artean errefortzuak egiteko irakasle gehiago beharko direla eta hezkuntza-arretaren eraginpean daudenen ikasketa prozesua bermatu beharra dagoela. Irakasle kopuruaren igoera hori udan zehar kontratazioak eginez konpontzea proposatu du Hezkuntza Departamentuak.

LABen iritziz, ekaineko eta uztaileko kontratazio masibo prozesuak kontuan hartu behar du 2020/2021 ikasturtean beharrezkoa izango den irakasle hazkunde hori, ez da gerorako utzi behar. Hori dela eta, ikastetxeetako plantillak modu errealistan planifikatzea galdatu dugu, ikasleen, eta oro har hezkuntza komunitatearen, benetako beharrak kontuan hartuta.

Gaur egun, osasun-alarma dela eta, hezkuntza-egoera aldatzen ari dela ikusten dugu. Hezkuntza eta teknologia arrakala zabaltzen ari da, ikasleria guztiak ez baititu aukera eta baliabide berdinak. Horregatik honokoa eskatzen diogu Hezkuntza Departamentuari:
- Ratioak jaistea ikasgeletan, hezkuntza-premiei behar bezala erantzuteko eta osasun irizpideak errespetatzeko.
- Irakasleen kontratazio gehiago. Irakasle gehiago beharko dira errefortzuetarako eta hezkuntza berezirako. 

LAB pide a Educación más profesorado y bajada de ratios en el curso que viene para asegurar el refuerzo educativo

Irakaskuntza 2020/04/20

Las contrataciones de docentes para el curso 2020/2021 seran en junio/julio. Desde LAB exigimos al Departamento de Educación que incluya en dicha contratación masiva a todo el profesorado necesario para paliar la brecha educativa que está creando el COVID-19. Por ello solicitamos más profesorado y bajada de ratios en las aulas para asegurar la igualdad educativa.

El Departamento de Educación ha confirmado esta mañana en Mesa Sectorial su intención de celebrar a finales de junio o principios de julio los actos de adjudicación de plazas docentes de manera telemática. Los aspirantes a dichas contrataciones serán los que actualmente figuran en las listas pero se está trabajando para que se incluyan en ellas a aquellas personas que, habiendo quedado fuera de ellas, dieron su nombre para participar en la OPE 2020.

El Departamento plantea hacer las contrataciones de junio-julio sin tener en cuenta que serán necesarios más docentes en plantilla para refuerzos y mayor atención educativa a aquel alumnado que se haya visto afectado por la brecha educativa durante este COVID-19. El Departamento plantea cubrir este aumento de plantilla con sucesivas contrataciones durante el verano.

Desde LAB opinamos que la contratación masiva de junio-julio debe incluir ese aumento de plantilla que será necesario durante el curso 2020/2021 y no dejarla para más adelante. Para ello exigimos que se planifiquen las plantillas de los centros de manera realista, atendiendo a las necesidades reales del alumnado.

Actualmente vemos como, tras esta alarma sanitaria, el escenario educativo está cambiando. Constatamos cómo se está ampliando la brecha educativa, con alumnado que no tiene las mismas oportunidades de acceso a la tecnología que el resto. Es por ello que solicitamos al Departamento:

- Bajada de ratios en las aulas para atender adecuadamente las necesidades educativas y para respetar las medidas sanitarias.
- Más contratación de profesorado. Se necesitarán más docentes para refuerzos y educación especial.

   
 LOGO LAB NA

LAB Irakaskuntza Tfno 948 38 24 74 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Arga 12-14. IRUÑEA