Baimen ordaindu berreskuragarria EZ zaie aplikatuko Nafarroako Gobernuko eta haren erakunde autonomoetako langileei

Administrazioa 2020/04/03

Espainiako Gobernuak baimen ordaindu berreskuragarriari buruzko 10/2020 Errege Lege Dekretua onartu ondoren, zalantzak sortu dira Foru Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatzekoa ote den.

Ondorioa argia da: dekretu honek EZ die eragiten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioei, ez kontratatuei, administrazio araubidekoak izan ala lan-araubidekoak izan.

Funtzio Publikoak gogorarazi digunez, koronabirusaren izurritearen ondoriozko zerbitzuen antolaketari eta zerbitzu emateari dagokienez, langile horiei aplikatu beharreko araudia da jadanik onetsita dauden foru aginduetan bildu dena, honako hauetan, alegia.


47 eta 48 Foru Aginduak, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak martxoaren 12an eta 15ean emanak,hurrenez hurren, zeinen bidez antolaketa-neurriak hartu baitziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen menpeko lantokietan, COVID-19a dela kausa.

51/2020 eta 54/2020 Foru Aginduak, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak martxoaren 18an eta 30ean emanak, hurrenez hurren, funtsezko zerbitzu publikoei buruzkoak.

El permiso retribuido recuperable NO es de aplicación para el personal del Gobierno de Navarra y sus organismos autónomos

Administrazioa 2020/04/03

Tras la aprobación por parte del Gobierno español del Real Decreto-Ley 10/2020, sobre el permiso retribuido recuperable, han surgido dudas en el sentido de si es de aplicación para el personal de la Administración Foral y sus organismos autónomos.

La conclusión es clara: este Decreto NO afecta al personal funcionario ni al contratado, ya sea en régimen administrativo o laboral, al servicio de la Administración de la Comunidad Foral de Navarra y sus organismos autónomos.

Desde Función Pública nos han recordado que la normativa aplicable a este personal, relacionada con la organización y prestación de servicios, ante la epidemia del coronavirus, son las Órdenes Forales ya aprobadas:

• Orden Foral 47 y 48, de fechas 12 y 15 de marzo, del Consejero de Presidencia, Igualdad, Función Pública e Interior, en las que se adoptaron medidas de carácter organizativo en los centros de trabajo dependientes de la Administración de la Comunidad Foral de Navarra y sus organismos autónomos con motivo del COVID-19.

• Órdenes Forales 51/2020 y 54/2020, de fechas 18 y 30 de marzo, del Consejero de Presidencia, Igualdad, Función Pública e Interior, sobre los servicios públicos esenciales.