ADM grado europa 1

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak erabaki du Administrazioak abusua egiten duela aldi baterako kontratazioaz

Epaileen esku utzi du kasu bakoitzean hartu beharreko neurriak zehaztea.

Administrazioa 2020/03/28

Europako Auzitegi horrek pasa den martxoaren 19an argitaratu zuen Espainiako Estatuko administrazio publikoetako aldi baterako langileen finkotasunari buruzko epaia. Administrazioetan dagoen behin-behinekotasun tasa handia kontuan hartuta, epai horrek milaka euskal langileri eragiten die.

Lehenik eta behin, epaiak ez du aurreikusten finkotasun automatikoa. Aldi baterako kontratazioaren luzapena gehiegizkoa dela uste du Auzitegiak, eta, horrez gain, Europako zuzentarauaren aurka doala, baina argi uzten du Espainiako epaileek aztertu behar dutela kasu bakoitza, gehiegikeriarik dagoen ala ez esateko.

Halaber, adierazi du ez dela eraginkorra langileak mugagabe ez-finko bihurtzeko neurria, ez baitu bermatzen aldi baterako kontratazioen abusua jasan duena babestua gelditzea.

Bitarteko langileek edo kontratuek kateatu dituztenek betetzen dituzten lanpostuak behin betiko betetzeko hautapen-prozesua deitzeari dagokionez, Auzitegiak uste du neurri eraginkorra izan daitekeela, horretarako epe bat ezartzen bada eta epe hori betetzen bada. Hala ere, adierazi du ezen, eperik betetzen ez denez eta, gainera, prozesuan beste izangai batzuek ere parte hartu ahal dutenez, ez dela bermatzen abusu hori jasan duten langileen jarraipena.

Hala, adierazi du Espainiako epaileek esan beharko dutela zein neurri den egokia abusua amaitzeko. Zigor gisa kalte-ordain bat ezartzeko aukera aipatzen du, abusu-egoera hori jasan duten langileek jaso beharrekoa, eta, dioenez, Administrazioak halako abusu-egoerak baztertzera bultzatzeko modukoak izan beharko lirateke kalte-ordain horiek. Alde horretatik, uste du legerian ezarritako kalte-ordaina nahikoa izan litekeela, baina betiere kalte-ordain hori aplikatu beharreko araudian jasotzen bada, hau da, administrazio publikoetako langileen baldintzak arautzen dituzten araubideetan. Gaur egun, araudian ez da jasotzen kalte-ordain hori administrazioko langileentzat, eta, gainera, Auzitegi Gorenak uko egin dio analogia bidez aplikatzeari.

Laburbilduz, Auzitegi Nagusiak Espainiako epaileen esku uzten du egoera batek Europako zuzentaraua noiz urratzen den eta zein neurri den egokiena erabakitzea, araudian ezarritakoari kasu eginez, langileen eskubideak bermatzeko eta gehiegikeria zigortzeko.

Epaiak argi uzten du indarrean dagoen estatuko legeriak behin-behinekotasunaren gehiegizko erabilera ahalbidetzen duela. Agintari publikoei legeria aldatzeko eskatzen die, administrazio ezberdinetan prekarietate handia eragiten duen abusu mota horrekin amaitzeko.

ONDORIOAK

1. Maila juridikoan, kasu zehatz bakoitzean eta maila partikularrean, epaile bakoitzak erabakiko du kasu horretan abusurik dagoen eta abusu hori amaitzeko zer neurri hartu. Prozesu judizial indibidual hori luzea eta garestia izango da. Hori guztia Auzitegi Gorenak irizpide komunak bateratu eta eman arte, eta prozesuak luze joko du.

Aldi baterako langileen egoeraren konponbidea nekez etorriko da auzitegien eskutik. Botere legegilea da egoera honekin amaitu dezakeena eta amaitu behar duena.

2. LAB sindikatuan beharrezkoa ikusten dugu, inoiz baino gehiago, formula egokiak lortzeko ekintza sindikalak eta presio ekintzak planteatzea. Beharrezkotzat jotzen dugu urte luzez aldi baterako langileekin modu abusiboan bete diren lanpostuen argazki erreal bat egitea.

Beharrezkotzat eta premiazkotzat jotzen dugu deialdi publikoa egitea lanpostu horiek guztiak behin betiko betetzeko, eta gainditu beharreko probak lanpostu horietan bete beharreko funtzioetara egokitzea. Hau da, urte hauetan aldi baterako langile horiek metatzen joan diren esperientzia balioestea.

3. Arreta berezia jarri behar diegu zenbait sindikatu-eremutatik eta bulego partikularretatik bidaltzen ari diren mezuei. Mezu horiek arduragabekeria nabarmenarekin bidaltzen ari dira, afiliazioa edo diru-sarrera ekonomikoak erakartzeko asmo bakarrarekin; izan ere, langileak bide judizialetik erreklamatzen jarraitzera animatzen dituzte. Sindikatu eta bulego horiek orain arte zabaltzen zuten mezuak zioen aldi baterako langile guztiak finkotzat joko zirela; orain, berriz, baieztatzen dute, arinkeria juridiko berarekin, guztiek jasoko dutela kalte-ordaina. Prozesu honek guztiak agerian utzi du auzitegiek ez dutela zuzenduko legegintza-jarduera falta; beraz, gisa honetako prozesu judizial batek dakarren ahalegin ekonomiko eta pertsonalak gastu ekonomikoa eta ahalegin pertsonala besterik ez dakar, inolako ordainik gabe.

El TJUE determina que la Administración abusa de la contratación temporal

Deja en manos del juez determinar en cada caso las medidas a tomar

Administrazioa 2020/03/28

El TJUE publicó este pasado 19 de marzo la Sentencia sobre la fijeza del personal temporal de las Administraciones Públicas del Estado Español. Teniendo en cuenta la alta tasa de temporalidad que existe en las Administraciones, esta sentencia afecta a miles de trabajadoras y trabajadores vascas.

En primer lugar, la Sentencia no contempla la fijeza automática. El TJUE considera que la prolongación de la contratación temporal resulta abusiva y va en contra de la directiva europea, pero deja claro que es el juez español el que debe examinar cada caso para decir si hay abuso o no lo hay.

Señala también que no es efectiva la medida de indefinido no fijo, puesto que no garantiza la protección de quien se encuentra en esa situación de abuso en la contratación temporal.

En cuanto a la medida de convocar proceso selectivo para la cobertura definitiva de las plazas ocupadas por personal interino o en sucesión de contratos, considera que puede ser una medida efectiva si se establece un plazo para ello y se cumple dicho plazo. No obstante, constata que, al no cumplirse ningún plazo y, además, al poder concurrir a dicha selección otros aspirantes, no se garantiza la continuidad del personal que ha sufrido dicho abuso.

De esta manera, señala que será el juez español el que debe decir qué medida es la adecuada para acabar con el abuso. Hace referencia a la posibilidad de establecer una indemnización como sanción de la que sería beneficiario el personal que ha sufrido dicha situación abusiva, la cual, dice, ha de ser en cuantía suficiente como para que suponga un obstáculo a la Administración para seguir con la situación abusiva. Considera, en este sentido, que la indemnización establecida en la legislación laboral podría ser suficiente, pero siempre que dicha indemnización se contemple en la normativa de aplicación, es decir, en las normas que regulan las condiciones del personal de las Administraciones Públicas. Actualmente no se contempla en la norma dicha indemnización para el personal administrativo y, además, el Tribunal Supremo ha rechazado su aplicación por analogía.

En conclusión, el TJUE deja en manos del juez español la decisión de dictaminar cuándo una situación vulnera la Directiva Europea y qué medida es más adecuada, atendiendo a lo establecido en la norma, para garantizar los derechos del personal y sancionar el abuso.

La Sentencia deja claro que la legislación estatal vigente permite un uso abusivo de la temporalidad. Insta a las autoridades públicas a modificar la legislación para acabar con este tipo de abuso que provoca una gran precariedad en las diferentes administraciones.

CONCLUSIÓN

1. A nivel jurídico, en cada caso concreto y a nivel particular, será cada juez el que determine si existe abuso en ese caso y qué medida adoptar para finalizar con ese abuso. Este proceso judicial individual será largo y costoso. Y ello hasta que el Tribunal Supremo unifique y dicte criterios comunes, lo que se alargará en el tiempo.

La solución de la situación del personal temporal difícilmente va a venir de la mano de los Tribunales. Es el poder legislativo quién puede y debe terminar con esta situación.

2. Desde el Sindicato LAB, vemos necesario, más que nunca, plantear acciones sindicales y de presión para conseguir fórmulas adecuadas. Consideramos necesario realizar una fotografía real de los puestos de trabajo que han estado cubiertos de manera abusiva durante largos años con personal temporal.

Consideramos necesario y urgente la convocatoria pública para cubrir de manera definitiva todos esos puestos de trabajo, y que las pruebas a superar sean ajustadas a las funciones a desempeñar en los mismos. Es decir, que a través de ellas se valore la experiencia que ese personal temporal ha ido acumulando durante estos años.

3. Debemos llamar la atención respecto a los mensajes que desde ciertos ámbitos sindicales y despachos particulares se están enviando con una evidente irresponsabilidad, y con único afán de atraer afiliación o ingresos económicos, en los que se anima al personal a seguir reclamando por la vía judicial. Si hasta ahora el mensaje enviado por estos ámbitos era que todo el personal temporal iba a ser declarado como fijo, con la misma ligereza jurídica ahora se afirma que todos serán indemnizados. Como se ha visto con todo este proceso, los Tribunales no van a corregir la falta de actuación legislativa, por lo que el esfuerzo económico y personal que supone un proceso judicial de estas características sólo conlleva gasto económico y esfuerzo personal que no va a ser recompensado.