ADM anadp riesgos laborales

PAGNAk ez du laneko arriskuen araudia betetzen

Administrazioa 2020/03/27

descargas de archivos.orig PDF INFOadm IMPRIMATU ETA ZABALDU

51/2020 Foru Aginduak, 1/2020 Foru Lege Dekretua garatzen duenak, funtsezko zerbitzu publikoak zeintzuk diren ezartzen du. Horien artean aipatzen ditu osasun eta laguntza arloko langileak eta gizarte zerbitzuetako langileak.

Agindu horretan funtsezko zerbitzu publikoak bakarrik zehazten direnez eta beharrezkoak direnak zein diren zehaztu ez denez, LABen uste dugu Gizarte Eskubideen Departamentuan aplikatzea ez dela zuzena, osasun eta asistentzia arlokoak ez diren langile asko baititu, eta, beraz, ez da funtsezko zerbitzua.

LABen ustez, posible da pertsona batzuk ezinbestekoak izatea funtsezko zerbitzuak mantendu eta emango direla bermatzeko, baita pertsona batzuk gutxieneko zerbitzuak mantenduko direla bermatzeko ere; baina ez da ulertzen lanean geratzen diren langile guztiak beharrezkotzat jotzea.

Horrela jokatuta, ez dira betetzen PAGNAren mendeko bulegoetarako eta Balorazio Zentrorako ematen ari diren osasun-gomendioak, eta, beraz, langileak arriskuan jartzen ari dira, inolako premiarik gabe.

Gainera, PAGNAren egoitza-zentroetako langileei ez zaie ematen babes ekipamendurik, COVID-19aren aurrean beren segurtasuna eta osasuna bermatzeko. Egoitzetako langileak ez ezik, bertako egoiliarrak ere arriskuan jartzen dira, horiek baitira arrisku handieneko biztanleak eta zaurgarrienak.

Ulertezina da, jakinda munduko beste leku batzuetan zer gertatu zen, egoitza horiek kutsadura saihesteko nahikoa baliabidez eta ekipamenduz ez hornitzea, hasiera-hasieratik gainera.

Horregatik guztiagatik, LABek PAGNAko gerentziari eskatu dio egoera bideratzeko. Laster egiten ez badu, aztertzen ari gara fiskaltza jakinaren gainean jartzeko aukera, zigor kodearen 316 artikuluak tipifikatutako delitua egiten ari ote den jakiteko. Artikuluak honela dio:

“Sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak hautsiz eta legez behartuta egonik, langileek beren jarduera segurtasun- eta higiene-neurri egokiekin egin dezaten beharrezko bitartekoak ematen ez dituztenei, horrela haien bizitza, osasuna edo osotasun fisikoa arrisku larrian jartzen badute”.

Norbera Babesteko Ekipamenduak eskatzen ditugu orain!!!
Osasuna ez da jolasa

Lanera joan beharra zaren ala ez zalantzan bazaude...
Tfnoa 848-42-71-06  Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

La ANADP incumple la normativa de riesgos laborales

Administrazioa 2020/03/27

descargas de archivos.orig PDF INFOadm IMPRIME Y DIFUNDE

La Orden Foral 51/2020, que desarrolla el Decreto-ley Foral 1/2020, establece cuáles son los servicios públicos esenciales. Entre los que cita el personal sanitario y asistencial y el personal de los servicios sociales.

Ya que en esta O.F. únicamente se concretan los servicios públicos esenciales y no se han especificado cuáles son los necesarios, desde LAB entendemos que la aplicación en el Departamento de Derechos Sociales no es correcta, ya que tiene mucho personal que no es ni sanitario ni asistencial, por lo que no es servicio esencial.

LAB considera que es posible que algunas personas puedan ser imprescindibles para garantizar el mantenimiento y prestación de los servicios esenciales, incluso algunas personas para garantizar el mantenimiento de los servicios mínimos; lo que no se comprende es que se considere a todo el personal que queda trabajando como necesario.

Con estas actuaciones se están incumpliendo todas las recomendaciones sanitarias que a tal efecto se están indicando en las oficinas dependientes de la ANADP y en el Centro de Valoración, por lo que se está poniendo en peligro, sin ninguna necesidad, al personal.
 
Asimismo, en los centros residenciales de la ANADP se sigue sin dotar al personal de EPIS que garanticen su seguridad y salud ante el COVID-19.  Poniendo en riesgo no sólo a la plantilla de las residencias sino también a sus residentes, que son la población más vulnerable y de más riesgo.

No se entiende que, sabiendo lo que había sucedido en otras partes del mundo, no se hubiera dotado a estas residencias de suficientes EPIS para evitar contagios, desde el primer momento.
 
Por todo ello, desde LAB hemos pedido a la Gerencia de la ANADP que reconduzca la situación. Si no lo hace en breve, estamos estudiando la posibilidad de informar a la fiscalía por si se estuviera cometiendo el delito tipificado en el art. 316 del código penal:

“Los que con infracción de las normas de prevención de riesgos laborales y estando legalmente obligados, no faciliten los medios necesarios para que los trabajadores desempeñen su actividad con las medidas de seguridad e higiene adecuadas, de forma que pongan así en peligro grave su vida, salud o integridad física, serán castigados con las penas de prisión de seis meses a tres años”.

¡¡¡Exigimos EPIS ya!!! La salud no es un juego

Si tienes dudas de si deberías acudir a tu puesto de trabajo...
Tfno 848-42-71-06  Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.


ADM infocovd19